Erloju-frekuentzia

Erloju-frekuentzia, Informatikan, erloju batek sortutako pultsuen maiztasuna neurtzen duen unitatea da, hau da, erloju batek denbora tarte jakin batean sortzen dituen pultsuak neurtzen duen unitatea da. Hau erabilgarria da sinkronizatzeko makinaren osagaien arteko operazioak, honetaz gain, erloju-frekuentzia, prozesadore baten funtzionamendu abiaduraren adierazle bat izango da. Nazioarteko unitate sisteman (SI) erloju-frekuentzia Hertz-etan neurtzen da.

Erloju-frekuentzia, lehenengo ordenagailuetan hertzetan edo kilohertzetan (kHz) neurtzen zen eta denbora pasa ahala unitate hori handituz joan da. Adibidez, 1980. hamarkadan erloju-frekuentziaren neurketak MHz-etan egiten hasi ziren eta XXI. mendeko CPUak GHz-tan neurtzen dira. Erloju-frekuentzia familia bereko prozesadoreen artean konparazioak egiteko erabiltzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search